Beasain «abuztuan ere irekita» dagoela gogorarazi nahi du udalaren kanpainak
Abuztuko oporrak iritsi orduko, Beasain «nahiko hutsik» gelditu izan da orain arte. Hori ikusita, udalak Beasain abuztuan irekita ekimena jarri du martxan. Kanpaina horren bidez, beasaindarrek eta kanpotik datozenek, herrian bertan dituzten aisialdi eta turismo baliabideak ezagutzeko aukera izango dute. Gaur goizean aurkeztu zuten ekimena Antzizar kiroldegiko kanpoaldeko igerilekuan. Mari Mar Zelaia zinegotziak azaldu duenez, «Beasainek eskaintzen dituen zerbitzuei esker, bertako nahiz inguruko gero eta jende gehiago gelditu da edo etortzen da Beasainera egun pasa». Azkenaldiko joera hori sustatu nahi du kanpainak. Horretarako, udaran egiteko moduko hiru jarduera eskainiko dituzte, «prezio paregabean». Hala, Igartza multzoa, kiroldegia eta herriko jatetxeak probatzeko aukera izango da. Batetik, Igartza monumentu multzora bisita gidatuak egingo dituzte, 2 euroren truke. Bi orduko bisitak izango dira, eta eraberritu berria den errota ikusteko aukera ere izango da. Bestetik, Antzizar kiroldegiko zerbitzuak erdi prezioan erabili ahal izango dira. Zerbitzu horien artean daude kanpoko eta barruko igerilekuak, tobogana, sauna edota fitness gela. Egun bateko txartela 5 euroan salduko dute helduentzat, eta 2,50 euroan umeentzat. Azkenik, Beasainen abuztuan zabalik egongo diren hamalau jatetxeetakoren batean bazkaltzeko aukera emango dute. Plazape tabernak ere zenbait jarduera antolatuko ditu abuztuan, tartean bi kontzertu eta kaleko zinema saio bat. Kanpaina honen bidez eskaintzen dituzten promozio berezietan parte [...]
Abuztuko oporrak iritsi orduko, Beasain «nahiko hutsik» gelditu izan da orain arte. Hori ikusita, udalak Beasain abuztuan irekita ekimena jarri du martxan. Kanpaina horren bidez, beasaindarrek eta kanpotik datozenek, herrian bertan dituzten aisialdi eta turismo baliabideak ezagutzeko aukera izango dute.
Gaur goizean aurkeztu zuten ekimena Antzizar kiroldegiko kanpoaldeko igerilekuan. Mari Mar Zelaia zinegotziak azaldu duenez, «Beasainek eskaintzen dituen zerbitzuei esker, bertako nahiz inguruko gero eta jende gehiago gelditu da edo etortzen da Beasainera egun pasa». Azkenaldiko joera hori sustatu nahi du kanpainak. Horretarako, udaran egiteko moduko hiru jarduera eskainiko dituzte, «prezio paregabean». Hala, Igartza multzoa, kiroldegia eta herriko jatetxeak probatzeko aukera izango da.
Batetik, Igartza monumentu multzora bisita gidatuak egingo dituzte, 2 euroren truke. Bi orduko bisitak izango dira, eta eraberritu berria den errota ikusteko aukera ere izango da.
Bestetik, Antzizar kiroldegiko zerbitzuak erdi prezioan erabili ahal izango dira. Zerbitzu horien artean daude kanpoko eta barruko igerilekuak, tobogana, sauna edota fitness gela. Egun bateko txartela 5 euroan salduko dute helduentzat, eta 2,50 euroan umeentzat.
Azkenik, Beasainen abuztuan zabalik egongo diren hamalau jatetxeetakoren batean bazkaltzeko aukera emango dute. Plazape tabernak ere zenbait jarduera antolatuko ditu abuztuan, tartean bi kontzertu eta kaleko zinema saio bat.
Kanpaina honen bidez eskaintzen dituzten promozio berezietan parte hartzeko, udalaren webgunean dagoen triptikoa inprimatu eta behealdean dituen kupoiak moztu behar dira, gero Igartzan, kiroldegian edota jatetxeetan aurkezteko.